XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Doneztebeko erremonte eskola hilabete honetan hasiko da lanean

Inaki Lizaso profesionala izanen da irakaslea

Eskualdeko pilotari gazteak bildu nahi ditu

Baztan, Malerreka, Bortziriak eta inguruko pilotari gazteei erremontean trebatzeko aukera emanen dien eskola sortuko da Donezteben, Iñaki Martinez Lizaso erremontelari profesionalaren eskutik.

Bere erranetan, 13 eta 14 urtetatik hasi eta 22 urte bitarteko gazteei pilota modalitate honetan aritzeko errextasunak emanen zaizkie eta honela ez dute Hernanira edo Huartera mugitu beharrik izanen

Eskualdeko eskola hauen bultzatzailea, hain zuzen, bi frontoi hauek kudeatzen dituen enpresa bera da eta Donezteben ez ezik, Nafarroa eta Gipuzkoako bertze zenbait herritan ere sortu dituzte.

Hamahiru-hamalau urtetik hasi eta hogeita bi urte bitarteko erremontelari gazteek deus ordaindu gabe Donezteben trebatzeko aukera izanen dute

PROFESIONALETAN DEBUTATZEA HELBURU

Lizasoren erranetan, hurbilean ikasteko aukera izateaz gain, helburua noizbait profesionaletan debutatu ahal izateko gazteak prestatzea izanen da

Hasiera batean, eskola Oronozko frontoian kokatu behar zen, baina egokitze lan dexente behar zituela eta Doneztebeko eskolako frontoia aukeratu da.

Momentuan, ordutegi arazoak direla eta, astean behin arituko dira, ortziral arratsaldetan. Halere, erremonte eskola egun gehiagotan izatea da Lizasoren asmoa. Apuntatu nahi duenak 450318 telefonora deitu behar du (Iñaki).